XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) zorioneko Fulgenziok adierazten digu, zeru-lurrak alkar juaz puzkatuko zirala, Mariaren erreguak ez galeraztera S Fulg de Mitola lib 4o.

Gaur bertan ere, ez dakit ze igaroko litzaikegun emen gauden batzuei, errugabeko ama laztana bitarteko ez bagendu; bear bada, orainche bertan sulezean guiñake, Maria guztiz santubak gugatik ez erregutzera.

Zertarako uste dezute oroitzen dizkigula Eliza Ama Santak Mariaren aunditasunak? Egarriyak dagoanari iturri garbiya erakustea bezela da, Elizak gukin eguiten duana Siongo alabaren biotzak daduzkan doayak aguertuaz.

Nere Kristau biotzekuak; bizi-bearrak lanik asko ematen digu; animako etsay zitalak larritzen gaituzte utzik eguin gabe ibilli bear dagun zeruko bidean; ikara ta beldurra datozkigu biotzera, ordu charrian eguinda daduzkagun charkeriyak gogoratuaz beste gabe; animako illuntasun, gorputzeko gaitz, ta beste larritasunak ikutzen gaituztenian, oroitu gaitezen maite-maite gaituan Ama Maria-kin.

Gure ama da, zeruak beste iñor ez bezela apaiñdu duan emakume kutuna; berekin ditu, guk bear beste ondasun, ta bear degun guziya irichiko digu, Jesus-ek ezercho ere ukatuko ez diyon Mariak.

Ara zergatik ekiten diogun aspertu gabe, Maria Birjiñak dituan alderdi onak adierazten, ta mingaña legortu artian ariko baguiña, ere esan-ala esanagatik, beti legoke graziyazko ichaso orretan ze esan eta ikasi.

Ta azkenez: Maria billatuakin, anima ederrean daduzkan doayagatik agur eguiñaz, aingueruak zeruan, ta Kristau onak lurrean oi duten bezela, izango degu bere ondoren dijuazenak iristen duten zeruko bizitza, baita, azkenian beñere bukatuko ez-dan zoriona ere.

Beguira zer digun Mariak: Qui me invenerit inveniet vitam et hauriet salutem a Domino Prov 8.

Ni arkitzen naubenak, izango du bizitza ederra; nigana datorrenak izango du bere anima zeruratzeko bear duan guzi-guziya.